top of page

NAHIA IGLESIAS PAMPARACUATRO


Barakaldon jaio zen 1988.08.08.an, Bilbon egin du bizitza gehiena.


Arkitektura teknikoaren munduan burutu zituen ikasketak, plano eta kalkuluak pintzel eta akuarelekin tartekatuz.


2016ko udazkenean bidaiari ekin zion. Amerikar kontinentetik bidaian, marraren bila, Marrabila. Bideko pertsona, txoko eta momentuen ilustrazioez betetzen doa motxila; kolorez eta bizipozez beterik.

MARRABILA ILUSTRAZIOAK

Akuarela nagusitzen da Marrabilaren lanetan, tinta eta koloretako arkatzen noiz behinkako laguntzaz.

Bizitzako grinak, zalantzak, kontraesanak eta aldarrikapenak ageri dira bere obran. Begirada feministak zeharkatzen du batez ere emakumeen gorputzetan gauzatzen den lan hau.

Proiektu berrietan parte hartzeko eta bezero berriekin lan egiteko prest nago, zuen berri izateko irrikitan. Idatzidazue!

KONTAKTUA

Bidalita, eskerrik asko!/Mensaje enviado, gracias!

bottom of page